George Catlett Marshall, Jr. (Uniontown, 1880ko abenduaren 31 – Washington Hiria, 1959ko urriaren 16a) Estatu Batuetako Armadako estatu nagusiaren buru izan zen 1939tik aurrera. Lehen Mundu Gerran gudarosteen buru izan zen, eta Bigarrenean estrategia zehazten aritu zen. Txinan enbaxadore izan zen (1945-1947) eta estatu-idazkari (1947-1949). Europari laguntzeko ekonomia-plana antolatu zuen, haren izena daramana. 1953an Bakearen Nobel saria eman zioten.
Marshall Plana Marshall jeneralak Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europa eraberritzeko Europako herrialdeei ekonomia-laguntza emateko plana da. 1948ko apirilaren 16an izenpetu zen hitzarmena eta, horren arabera, Estatu Batuek 12.000 milioi dolarreko diru-laguntza eman zieten Erresuma Batuari (% 24), Frantziari (% 20), Alemaniako Errepublika Federalari (% 11) eta Italiari (% 10).