George Seaton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | George Edward Stenius |
Jaiotza | South Bend, 1911ko apirilaren 17a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Beverly Hills, 1979ko uztailaren 28a (68 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, zinema ekoizlea, film-zuzendaria, antzerkigilea, antzerki zuzendaria, idazlea eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
George Seaton (South Bend, Indiana, 1911ko apirilaren 17a – Beverly Hills, 1979ko uztailaren 28a) estatubatuar antzerkigile, zinema gidoilari, zuzendari eta ekoizle, eta antzerki zuzendaria izan zen.
George Edward Stenius izenarekin jaio zen suediar jatorriko familia batean. Katoliko bataiatu zuten eta Detroiteko auzo judu batean hazi zen. Metro-Goldwyn-Mayer, Twentieth Century Fox eta Columbian gidoilari gisa lan egin zuen, eta bere lanen arrakastak zuzendari lanetan aritzeko aukera eman zion. Gidoi onenaren bi Oscar sari irabazi zituen. Zinema-munduko enpresen zuzendari eta Zinemako Arte eta Zientzien Akademiako, Gidoilarien sindikatuko eta Zinema-zuzendarien sindikatuko presidente ere izan zen.