George Westinghouse | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Central Bridge (en) , 1846ko urriaren 6a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | George Westinghouse, Jr., Birthplace and Boyhood Home (en) |
Heriotza | New York, 1914ko martxoaren 12a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Arlingtongo Hilerri Nazionala |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Union College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea eta asmatzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
George Westinghouse, Jr (1846ko urriaren 6a, Central Bridge, New Yorkeko estatua – 1914ko martxoaren 12a, New York) estatubatuar enpresaburu eta asmatzaile bat izan zen.
Nikola Tesla ingeniaria eta asmatzailearen 400 patentetik gora erosi eta haren kontzeptu eta asmakuntza askoren bultzatzaile ekonomikoa izan zen. EEBBetan Teslak eta berak defendatzen zuten korronte alternoaren hedapen eta ezarrera bultzatuarazi zuen, horretarako Thomas Edison asmatzailearekin Korronteen gerra delakoan lehian jardun zutelarik.
1886an Pittsburgh hirian Westinghouse Electric enpresa sortu zuen,[1] gerora General Electric enpresarekin lehia gogorran sartuko zena.