Georges Moustaki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Giuseppe Mustacchi, Yussef Mustacchi |
Jaiotza | Alexandria, 1934ko maiatzaren 3a |
Herrialdea | Grezia Frantzia |
Lehen hizkuntza | italiera egiptoar arabiera |
Heriotza | Niza, 2013ko maiatzaren 23a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Père Lachaise hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: birika-enfisema |
Familia | |
Aita | Nessim Moustaki |
Ezkontidea(k) | Yanick Varech (en) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | greziera modernoa greziera italiera frantsesa egiptoar arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, egile abeslaria, abeslaria, margolaria, gidoilaria eta estudioko musikaria |
Altuera | 1,72 metro |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Georges Moustaki |
Genero artistikoa | chansona |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Polydor Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
creatweb.com… | |
|
Georges Moustaki, jaiotza izenaz Giuseppe Mustacchi (Alexandria, Egipto, 1934ko maiatzaren 3a - Niza, Frantzia, 2013ko maiatzaren 23a) Egipton jaiotako frantses egile abeslaria izan zen, jatorriz greziarra. XX. mendeko kantagintzaren erreferente nagusietakoa.[1] 30 disko kaleratu zituen —2008an azkena, Solitaire—, eta antzerkirako eta zinemarako musika ere ondu zuen. Chanson doinuen erreferenteetako bat bihurtuta, Europako ezkerreko mugimenduetan izan zen estimatua, batik bat. «Nire sentimenak hurbiltzen dira grebalariengana, libertarioengana, ez ideologia edo mugimendu batera», esan zuen 2012an, Philippe Poutou ezker muturreko Alderdi Antikapitalista Berriko hautagaia jendaurrean sostengatu zuenean.[2]