Georges Sorel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cherbourg eta Cherbourg-Octeville, 1847ko azaroaren 2a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Boulogne-Billancourt, 1922ko abuztuaren 29a (74 urte) |
Hobiratze lekua | cemetery of Tenay (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | École polytechnique Collège-lycée Jacques-Decour (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, ingeniaria, soziologoa, idazlea eta sindikalista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Georges Sorel (Cherbourg, Frantzia, 1847ko azaroaren 2a - Boulogne-sur-Seine, Frantzia, 1922ko abuztuaren 29a) frantsesezko idazlea eta soziologoa izan zen. Marx, Proudhon, Nietzsche eta Bergsonen jarraitzailea, eta sindikalismo iraultzailearen aitzindarietako bat izan zen. Burgesia kapitalistaren gainbehera ekonomiko, sozial eta morala kritikatu zuen, eta liberalismoaren eta erreformismoaren kontra anarkosindikalismoaren garrantzia nabarmendu zuen; indarkeria eta mito sozialak hartu zituen estatua desegiteko eta langileen helburuak eta gizartearen morala berpizteko bide egokitzat. Lan nagusiak: L'avenir socialiste des Syndicats (1898), Les illusions du Progrès (1906), Matériaux d'une théorie du prolétaire (1919).