Georgiar kaligrafia (georgieraz: ქართული კალიგრაფია kartuli k'aligrapia) historikoki georgieraz idazteko kaligrafia edo idazkera artistikoa da. Georgian tradizio handia du, Erdi Arotik garatutakoa. Lurraldean erabili izan diren hiru alfabetoetan[1] aurkitu daiteke. Forma biribilak dira kaligrafia honen ezaugarri nagusia.[2]