Gerald Michael Rivera (Brooklyn, New York, 1943ko uztailaren 4a), Geraldo Rivera izenez ezagunagoa, abokatu estatubatuarra da, kazetaria, idazlea, eta elkarrizketen aurkezlea. «Geraldo», bere izena zeraman elkarrizketa-show propioaren anfitrioia izan zen, 1987 eta 1998 artean. Beste saio garrantzitsua «Geraldo at Large» izan zen. Haren familiak jatorri hispanoa du. [1] Polemika ugarietan nahastua egon da. Ideologikoki eskuinekoa da, Alderdi Errepublikanotik gertu egonez.[2]