Gergoviako gudua edo Gergoviako setioa K.a. 52an jazotako gatazka militarra izan zen. Gudu hau arverni tribu galiarraren lurraldetan gertatu zen, eta bere kokapen nagusia eskualde honetako hiriburua zen Gergovia oppidumean (egungo Clermont-Ferrandetik gertu)[1] izan zen. Vercingetorixek zuzendutako galiarrek Julio Zesarren legioak menderatu zituzten. Frantziako historiografian gudua ezaguna da oso.[2]
- ↑ Y. Deberge, V. Guichard, M. Feugère, D. Leguet & D. Tourlonias. (2000). «Nouvelles recherches sur les travaux césariens devant Gergovie (1995-1999)» Revue Archéologique du Centre de la France 39: 83-111..
- ↑ Eychart, Paul. (1969). Gergovie, légende et réalité. in: Auvergne de tous les temps. 8 Éditions Volcans.