Germaine Tailleferre | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marcelle Germaine Taillefesse |
Jaiotza | Saint-Maur-des-Fossés, 1892ko apirilaren 19a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Manhattan |
Heriotza | Parisko 13. barrutia, 1983ko azaroaren 7a (91 urte) |
Hobiratze lekua | Quincy-Voisins |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jean Lageat (en) ![]() Ralph Barton (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Henri Dallier Georges Caussade Abel Estyle (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, koreografoa, musikologoa eta piano-jotzailea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Groupe des Six (en) ![]() |
Mugimendua | Musika neoklasikoa |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Germaine Tailleferre (Parc-Saint-Maur, 1892ko apirilaren 19a - Paris, 1983ko azaroaren 7a) Frantziako musikagile eta pianista bat izan zen. Seien Taldeko kide izan zen. Parisko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Geroago, Ch. Koechlinen eta M. Ravelen ikasle izan zen. Lan aipagarriak dira: Les Mariés de la tour Eiffel (1921), Jean Cocteaurena, eta Marchand d´oiseaux (1923) balletak; 6 Chanson françaises (1930); bi kontzertu ahots eta orkestrarako; harizko tresnetarako kuarteto bat; bi sonata piano eta biolinerako (1924-1952); Il était un petit navire (1951) opera komikoa; La Petite Sirène (1957) opera; pianorako lan ugari, antzerkirako musika eta filmetarako musika.