Gernu-analisia edo uroanalisia gernuaren azterketan dautzan proben multzoari deritzo, medikuntzan sarritan erabiltzen dena gaixotasun batzuen diagnostikoa egiteko. Azterketa horrek gernuaren ezaugarri fisikoak (kolorea, usaina, dentsitatea...), kimikoak (pH,glukosa, urea, azido urikoa, proteinak...) eta mikroskopikoak (zelulak, mikrobioak...) kontuan hartzen ditu.
Gernu-analisiak patologia batzuk agerian jartzen ditu, gernuan egon behar ez diren substantzia batzuk daudelako, edo haien ohiko kontzentrazioetan baino kontzentrazio handiagoetan beste gai batzuk daudelako.
Ohikoa ez izan arren, gernu-analisi batean urokultibo bat ere egin daiteke, gernuan dauden bakterio patogeno batzuk bilatzeko.