Geroa Nafarroako Sozialberdeak Europan Geroa Socialverdes de Navarra en Europa | |
---|---|
![]() | |
Idazkari nagusia | Uxue Barkos[1] |
Sorrera | 2020ko abenduaren 19a[2] |
Ideologia politikoa | sozialismoa ekologismoa nafartasuna euskalerrizaletasuna europazaletasuna |
Eserlekuak erakundeetan | Geroa Bairen parte da |
www.geroasozialberdeak.eu |
Geroa Nafarroako Sozialberdeak Europan (gaztelaniaz: Geroa Socialverdes de Navarra en Europa; Geroa izenez baino ez da ezagutzen eta GERO> estilitzatu) Euskal Herriko alderdi politiko nafarra da. Geroa Bai koalizioko kide independente batzuen eta koalizio bereko Zabaltzen eta Atarrabia Taldeko kide batzuen bilketan datza.[3][4]
Alderdia "ideologia sozialberde, Nafar eremukoa eta bokazio Europazalea" da. Geroa Bai koalizioa indartu nahi du, Euzko Alderdi Jeltzalerekin eta Zabaltzen, Atarrabia Taldea eta independenteetako gainerako kideekin batera.[5]
Alderdiak 2020ko abenduaren 19an egin zuen kongresu konstituziogilea.[6]
2024 arte Uxue Barkos izan zen alderdiaren idazkari orokorra. Urte horretan Pablo Azcona Molinet aukeratu zuten idazkaritzaren buru gisa.[7]