Gertaera alternatiboak (alternative facts) Kellyanne Conway AEBko Presidentearen Alholkulariak 2017ko urtarrilaren 22an Meet the Press telebista programako elkarrizketa batean erabilitako esamoldea da. Elkarrizketa honetan Kellyanne Conwayek Sean Spicerrek (Etxe Zuriko Prentsa Idazkaria) Donald Trumpen inaugurazioan egondako jende kopuruari buruz egindako adierazpen faltsuak defendatu zituen. Elkarrizketan Chuck Toddek Conway presionatu zuenean esateko ea zergatik esan zuen Spicerrek frogatu zitekeen faltsukeri bat, Conwayek erantzun zion Spicer “gertaera alternatiboak” eskaintzen ari zela. Toddek erantzun zion “Begira, gertaera alternatiboak ez dira gertaerak. Faltsukeriak dira.”[1]
Sare sozialetan adarra jo zioten Conwayi “gertaera alternatibo” esateagatik frogatu zitezkeen faltsukeriei, eta kritika gogorrak jaso zituen kazetari eta komunikabide taldeen partetik, besteak beste Dan Rather, Jill Abramson eta The Public Relations Society of Americaren partetik. Askok eta askok esamoldea “orwelliar” gisa deskribatu zuten, batez ere doublethink terminoarekin lotuz. Elkarrizketa eta lau egunera Geore Orwellen 1984 nobelaren salmentak %95 igo ziren, Amazon.com-en lehen postuko best-seller bilakatuz. Beste batzuen artean The New York Times-ek Conwayren esamolde honi egotzi zioten liburuaren bat bateko arrakasta[2].
Beranduago Conwayek erabilitako hitzak babestu zituen, “gertaera alternatiboak” “datu gehigarri eta informazio alternatibo” gisa definituz[3].