Gertrudis Babenbergekoa | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | c. 1118 |
Heriotza | Praga, 1150eko apirilaren 8a (29/30 urte) |
Hobiratze lekua | Strahov monasterioa |
Familia | |
Aita | Leopold III |
Ama | Agnes of Germany |
Ezkontidea(k) | Vladislaus II of Bohemia (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | Babenberg (en) ![]() |
Jarduerak |
Gertrudis Babengergekoa (c. 1118 – 1150eko apirilaren 8a) Babenbergeko etxeko kidea zen, eta Bohemiako dukesa ezkontidea 1140tik hil zen arte, Vladislaus II.a Bohemiakoaren ezkontza eta gero.
Leopoldo III.a Austriakoaren eta Ines Waiblingenekoaren alaba zen. Bere aitaren heriotza eta gero Gertrudisen anaia Leopoldo IV.a Bavariakoa bilakatu zen Austriako margravea, eta 1338an premisliden Maria Bohemiakoarekin ezkondu zen, etorkizunean Gertrudisen senarra izango zenaren lehengusina.
Gertrudis Vladislaus II.arekin ezkondu zen, Vladislaus I.a Bohemiakoaren semerik zaharrena, 1140an. Bere senarrak dukerria utzi zuen bere osabaren agintaldian zehar, Soběslav I.a Bohemiakoa, baina osabaren heriotzarekin nobleziak berriro deitu zuen. Amaren aldetik, Gertrudis hohenstaufentar errege Konrado III.a Alemaniakoaren erdi-anaia zen, familia ona Vladislausentzat.
Bere lehengusu Konrado II.a Znojmokoak Praga setiatu zuenean 1142an gaztelua defendatu zuen bere koinatu Teobaldo I.a Jamnitzekoarekin, Vladislausek Konrado III.aren laguntza eskatzen zuen bitartean.
Gertrudisek erlijio instituzioetan interesa zuen eta hainbat kanpoko erlijio gonbidatu zituzten Bohemian instalatzen. Lau seme-alaba izan zituzten eta 1150an hil zen, 32 urte zituela, Pragan.