Giacomo Carissimi | |||||
---|---|---|---|---|---|
1629 - 1674ko urtarrilaren 12a
1628 - 1629 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Marino, 1605eko apirilaren 18a | ||||
Herrialdea | Aita Santuen Lurraldea | ||||
Heriotza | Erroma, 1674ko urtarrilaren 12a (68 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Irakaslea(k) | Francesco Manelli (en) Alessandro Capece (en) | ||||
Ikaslea(k) | |||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | musikagilea | ||||
Mugimendua | musika barrokoa | ||||
Musika instrumentua | organoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia | ||||
Giacomo Carissimi (Marino, 1605eko apirilaren 18an bataiatua – Erroma, 1674ko urtarrilaren 12a) italiar musikagile eta musika-irakaslea izan zen. Lehen barrokoaren maisuetako bat izan zen. Oratorioaren ezaugarri karateristikoak ezarri zituen eta mezak, moteteak eta kantatak konposatu zituen. Europa iparraldeko garapen musikalean eragin handia izan zuen bere ikasleei esker.
Oso gutxi dakigu bere bizitzako lehen urteez. Tivoliko katedralean egin zuen lehen musikari lana. 1623tik aurrera koruan abestu zuen eta 1624tik 1627ra organista izan zen. 1628an Assisira joan zen katedraleko kapera-maisu karguarekin eta urte berean kargu bera jaso zuen Erromako San Apolinario elizan. 1637an apaiztu zen.
1656an Kristina Suediakoa erreginak ganbera-kontzertuko kapera-maisu izendatu zuen.