Giambattista della Porta | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Vico Equense, 1535eko azaroaren 1a |
Heriotza | Napoli, 1615eko otsailaren 4a (79 urte) |
Hobiratze lekua | San Lorenzo Maggiore (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Irakaslea(k) | Donato Antonio Altomare (en) ![]() Giovanni Antonio Pisano (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | kriptografoa, matematikaria, fisikaria, kimikaria, asmatzailea, antzerkigilea, astrologoa, filosofoa, medikua eta astronomoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Linzeen Akademia |
Giambattista della Porta, Giovanni Battista Della Porta bezala ere ezaguna (Vico Equense, Napoliko Erresuma, 1535eko azaroaren 1a - Napoli, 1615eko otsailaren 4a) italiar polimata eta antzerkigilea izan zen. Napolin bizi izan zen Iraultza zientifikoa eta Erreforma protestantearen garaia. Bere lanik ospetsuena Magia Naturalis izan zen, 1558an argitaratua. Liburu honetan bere ikerketa objektuei buruz aritu zen: okultismo, alkimia, matematika, meteorologia eta naturaren filosofia. "Sekretuen irakaslea" ere deitu zioten. 1563ko De Furtivis Literarum Notis liburuan kriptografiari buruz hitz egin zuen. Bere Phytogmononica liburuan bere landare exotikoen bildumaz aritu zen. Academia Secretorum Naturae-ren sortzailea izan zen, eta bere kideak Otiosi (alferrak) bezala ezagutuak izan ziren. Akademia agintari erlijiosoek desegin zuten, baina Dalla Porta katoliko eta jesuita laikoa izan zen. Bere lanek nekazaritza, zientzia militarra, hidraulikoa eta farmakologia bultzatu zituzten. Gainera, kamera iluna hobetu zuen. Gainera, 20 antzezlan baino gehiago idatzi zituen.