Giangiacomo Feltrinelli | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1954 - 1972 ← baliorik ez - Inge Feltrinelli → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Milan, 1926ko ekainaren 19a | ||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||
Heriotza | Segrate, 1972ko martxoaren 14a (45 urte) | ||
Hobiratze lekua | Milango monumentuzko hilerria | ||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: leherketa | ||
Familia | |||
Aita | Carlo Feltrinelli | ||
Ezkontidea(k) | Inge Feltrinelli (1960 - 1969) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Feltrinelli (en) ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | editorea, enpresaburua, argitaratzailea eta politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ![]() ![]() | ||
![]() ![]() ![]() |
Giangiacomo Feltrinelli (Milan, Italia, 1926ko ekainaren 19a - 1972ko martxoaren 14a) italiar argitaratzaile, politikari eta aktibista izan zen. Osvaldo ere deitu zitzaion. 1954an sortu zuen Giangiacomo Feltrinelli Editore argitaletxe arrakastatsua.
Urte batzuk geroago, 1970ean, Gruppi di Azione Partigiana (GAP) talde gerrillariko sortzaile eta komandante izan zen. "Berunezko urteak" haietan (Anni di piombo) GAP izan zen Italian agertutako bigarren talde armatua, baina sekula ez zuen lortu Brigada Gorriek (Brigate Rosse) izan zuten ospea.
Osperik handiena lortuko zuen erabaki izanagatik Zhivago doktorea eleberria argitaratzea, berau Boris Pasternak idazle errusiarrak idatzia Sobiet Batasunaren urteetan. Heriotza odoltsua izan zuen, guztiz argitu gabeko zirkunstantzietan.