Gianni Vattimo (Turin, 1936ko urtarrilaren 4a - ibidem, 2023ko irailaren 19a) italiar filosofo eta politikaria izan zen.
Luigi Pareysson existentzialistaren ikaslea izan zen Turingo Unibertsitatean eta 1959an graduatu zen. 1963an Heidelbergera joan zen Karl Löwith, Jürgen Habermas eta Hans-Georg Gadamer-ekin ikastera. Turinera itzulita, estetikako eta filosofia teorikoko irakaslea izan zen unibertsitatean.
Alderdi Erradikaleko, Ezkerreko Demokratetako eta Italiako Komunisten Alderdiko kide izan zen, eta Europako Parlamentuko kide hautatu zuten.
Gay eta nihilista, Friedrich Nietzschek proposatutako Jainkoaren heriotzaren ideia hartu zuen.
Martin Heideggerren filosofiak eta Gadamerren hermeneutikak eraginda, postmodernitatearen filosofo ezagunenetako bat izan zen. "Pentsamendu ahularen" ("pensiero debole") kontzeptua nabarmendu zuen.