Giant (euskaraz Erraldoi) 1956ko George Stevens estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma da. Edna Ferber idazlearen izen bereko Giant eleberrian oinarrituta dago. Bertan, Elizabeth Taylor, Rock Hudson, James Dean, Carroll Baker, Mercedes McCambridge, Dennis Hopper, Sal Mineo eta Elsa Cardenas aktoreek antzeztu zuten.
Bederatzi Oscar Sarietarako izendatua izan zen, azkenean Zuzendari onenaren Oscar Saria (George Stevens) irabazi zuen.