Gibson basamortua | |
---|---|
Gibson Desert | |
Eskualdea | Australia |
Koordenatuak | 23°43′48″S 127°59′48″E / 23.73°S 127.9967°E |
Eremua | 156.000 km² |
Gibson basamortua (ingelesez: Gibson Desert) Mendebaldeko Australiako basamortua da, herrialdeko bostgarren handiena dena. 156.000 km² inguru hartzen ditu eta Australiako aborigenak baino ez dira bizi bertan.
Kanguru gorriak eta emuak dira bertan bizi diren animaliarik nabarmenenak. 1874an, Ernest Giles britainiar esploratzaileak basamortua zeharkatzeko lehenengo europarra bilakatu zen eta Alfred Gibson basamortuan hil zen bere kidearen izena eman zion.[1]