Gideon Mantell | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gideon Algernon Mantell |
Jaiotza | Lewes, 1790eko otsailaren 3a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Londres, 1852ko azaroaren 10a (62 urte) |
Hobiratze lekua | West Norwood Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | : droga-gaindosia |
Familia | |
Aita | Thomas Mantell |
Ezkontidea(k) | Mary Ann Mantell |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal College of Surgeons of England (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | geologoa, paleontologoa, naturalista, obstetra eta botanikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Royal College of Surgeons (en) ![]() |
![]() ![]() |
Gideon Algernon Mantell (Lewes, 1790eko otsailaren 3a – Londres, 1852ko azaroaren 10a) ingeles obstetra, geologo eta paleontologoa izan zen.
Medikuntza ikasi zuen Londresko Zirujauen Errege Ikastetxean eta mediku lanetan aritu zen Lewesen. 1816an Mary Ann Woodehouserekin ezkondu zen.
Geologiaz eta animalien eta landareen fosilez interesatu zen. 1822an, bere emazteak edo berak Iguanodoneko lehen hortz fosilak aurkitu zituzten. Ondoren, animaliaren eskeletoaren zati handi bat aurkitu zuen. Iguanodonaren egitura eta bizitza aurkitzeko saiakera izan zen dinosauroen azterketaren jatorria. Ingalaterra hegoaldeko Kretazeoari buruzko lan garrantzitsuak ere egin zituen.
1833an Brightonera joan zen, hitzaldiak eman zituen eta bere etxea museo bihurtu zuen. 1838an bere bilduma British Museumi saldu zion. 1839an Mary Ann Mantellek senarra abandonatu zuen.
Gideonek min handiak izan zituen eskoliosiagatik, baina lanean jarraitu zuen hil zen arte opio-gaindosi baten ondorioz.