Giltzurrun-kaliza | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | giltzurruna upper urinary tract (en) |
Kokapena | giltzurruna |
Artikulazioa | giltzurrun-pelbisa |
Identifikadoreak | |
MeSH | A05.810.453.537.503 |
FMA | 284558 |
Terminologia anatomikoa |
Giltzurrun-kaliza giltzurrunean dagoen kanpai-formako egitura tubularra da, gernubideen aurreneko zatia osatzen duena. Kaliza txiki bakoitza giltzurrun-piramide baten papilari lotzen zaio bere kanpoko aldean, eta, barrualdetik, berriz, kaliza handi bati. Kaliza txikiak (zazpi eta hamahiru bitartean) elkartuta, bi edo hiru kaliza handiak eratzen dira, eta azken horiek elkartuta, berriz, giltzurrun-pelbisa.[1] Kalizetako hormetako taupada-markagailuko zeluletan sortzen den muskulu leunaren peristaltismoak, likidoa giltzurrun-pelbisera eta ureterrera bultzatzen du maskuriraino.