Ginezeo (Grezia)

Familiaren arteko eszena ginezeoan, K.a. 430.
Bi emakume ginezeoan. 430 K.a. zeramika.

Ginezeo (grezieraz: gynaikonitis/γυναικωνῖτις edo gynaikeion/γυναικεῖον)[1] Antzinako Greziaren etxe handietan emakumeentzako egokitutako gela edo saloia zen. Espazio horretan emakumeak bakarrik sartzen ziren: emaztea, alabak, neskameak. Gizonentzako pareko gelak andron izena zuen.[2] Gizonezko bisitariek ere ezin zuten ginezeoan sartu.[3]

  1. https://dle.rae.es/gineceo
  2. https://red.didactalia.net/comunidad/CClasica/recurso/definiciones-gineceo/1195c2f7-bb2f-4b9c-b9b9-22f51bdd9eec
  3. Blundell, Sue (1995). Women in Ancient Greece. Cambridge, Massachusetts: Harvard University Press.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne