Giovanna d'Arco | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1844 |
Argitaratze-data | XIX. mendea |
Estreinaldi-data | 1845eko otsailaren 15a |
Izenburua | Giovanna d'Arco |
Jatorrizko herrialdea | Italia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | drame lyrique (en) eta opera |
Hizkuntza | italiera |
Zatiak | 3 ekitaldi eta 1 Hitzaurre |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Maid of Orleans (en) |
Libretista | Temistocle Solera |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Giuseppe Verdi |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Domrémy-la-Pucelle, Reims eta Rouen |
Giovanna d'Arco (euskaraz Joana Arc-ekoa) Giuseppe Verdik sortutako opera da, Temistocle Soleraren libreto baten gainean; Solerak ere Nabucco eta I Lombardiren libretoak idatzi zituen. Hau Verdiren zazpigarren opera izan zen. Hitzaurrea eta hiru ekitaldi ditu. Lanak Joana Arc-ekoaren biografiaren zati bat irudikatzen du eta Friedrich von Schillerren Die Jungfrau von Orleans draman oinarrituta dagoela dirudi. 1844ko udazkena eta negua bitartean idatzi ondoren, Milango La Scalan taularatu zen lehen aldiz, 1845eko otsailaren 15ean.
Gaur egun lan hau gutxitan antzezten da. Operabase webgunearen estatistiken arabera 2005-2010 garaian sei aldiz bakarrik antzeztu zen, Verdiren 22.a izanik.[1]