Giovanni Gentile (Castelvetrano, 1875eko maiatzaren 30a - Florentzia, 1944ko apirilaren 15a) italiar filosofo idealista neo-hegeliarra eta politikari faxista izan zen. "Faxismoaren filosofoa" deitu zioten.
Risorgimentoko intelektual italiarretan inspiratu zen, Giuseppe Mazzini, Vincenzo Gioberti eta Antonio Rosmini Serbati kasu, baina baita Alemaniako idealismoan eta materialismoan ere (Marx, Hegel, Fichte). Nietzscheren eragina ere jaso zuen. Palermo, Pisa, Erroma eta Milango unibertsitateetan irakasle izan zen.
1922an Mussolinik Hezkuntza Publikoko ministro izendatu zuen. 1925ean, estatu korporatibo faxistaren sorreran parte hartu zuen. 1925etik 1929ra Faszista Kontseilu Handiko kide izan zen. Mussoliniri leial jarraitu zuen, baita 1943an bere gobernua erori ondoren ere. 1944an hil zuten Florentzian partisano antifaxistek.