Gipuzkera

██ Erdialdeko euskara
Erdialdeko euskararen hedadura, 2015ean.

Gipuzkera, giputz euskara edo erdialdeko euskara euskalki bat da, Gipuzkoako zatirik handienean (lurraldeko sartaldean salbu, hots, Debagoienean, Soraluzen eta Eibarren izan ezik) eta Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldean (zehazki esanda, Araitzen, Basaburuan, Larraunen eta Imotzen) hitz egiten dena.

Euskalki historiko nagusietakoa izan da, eta literatur hizkuntza da XVIII. mendetik aurrera. Lapurtera eta goi-nafarrerarekin zerikusi nabaria du, nahiz eta bizkaieraren kutsua ere duen. Euskara batua neurri handi batean gipuzkeran oinarrituta eratu zen, haren prestigioagatik eta, erdialdeko euskalkia izanik, gainerako euskalkien hiztunentzat ulergarriena zelako.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne