GitHub

GitHub, Inc.
URL helbidea github.com
Komertziala?Bai
Webgune mota Git-biltegi hosting zerbitzua
Hizkuntza(k)Ingelesa
Jabea Microsoft
EgileaTom Preston-Werner
Chris Wanstrath
P. J. Hyett
Argitalpen data2008ko apirilaren 10
EgoeraAktibo

GitHub Inc. bertsio kontrolerako web-ostatu zerbitzua da, Git erabiltzen duena. Gehienbat iturburu koderako erabiltzen da. Git-en bertsio-kontrol banatu eta iturburu-kode kudeatzaile funtzionalitate guztiak eskaintzeaz gain bere ezaugarri propioak gehitzen ditu. Sarbide-kontrola eta proiektu bakoitzaren elkarlanerako hainbat aukera hornitzen ditu, esaterako: errore-jarraipena, ezaugarri-eskaera, zeregin-kudeaketa eta wikia.[1] Gaur egunean milioika erabiltzaile ditu, eta milioika garapen-proiektu ere.

Github bezalako software-bertsioak kontrolatzeko eta partekatzeko plataforma asko sortu izan ziren lehenago, garatzaileek kodea liberatu ahal izateko; besteak beste hauek: SourceForge, Bitbucket eta Google Code (gaur egunean itxita). Baina arazo bat zuten plataforma horiek: garatzaile askok bertsioak kontrolatzeko beren zerbitzaria erabiltzen zutenez baimen kontuak asko konplikatzen ziren. Linus Torvalds Linux sistema eragilearen asmatzaileak bertsioak kontrolatzeko sistema banatu bat sortu zuen (git), non kodearen historia jakin zitekeen, eta behar izanez gero atzera egiteko aukera ere ematen zuen. Geroago GitHub plataforma 2008an sortu zuten ekintzaile batzuek San Frantziskon git sistema banatuari probetxu ateratzeko.[2]

GitHubek biltegi pribatu eta doaneko kontuak eskaintzen ditu,[3] azken hau, sarri erabiltzen da kode irekiko proiektuak biltegiratzeko.[4] Konpainiaren arabera, 2018ko ekainaz geroztik 28 milioi erabiltzaile[5] eta 57 milioi biltegi[6] (28 milioi biltegi publikoak barne) baino gehiago dituzte, mulduko iturburu kode ostalari handiena bihurtuz.

2018ko ekainaren 4an, Microsoftek iragarri zuen GitHub eskuratzeko akordio batera iritsi zela, 7.5 bilioi dolarren truke.[7] Hodei-konputazioan kokapen nagusi bat lortzeko egin omen zuen hori Microsoftek.[2]

  1. (Ingelesez) «GitHub Pours Energies into Enterprise – Raises $100 Million From Power VC Andreessen Horowitz» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  2. a b «Microsoft-ek motibazio argiekin erosi du Github» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-31).
  3. (Ingelesez) «Why GitHub’s pricing model stinks (for us) · Los Techies» lostechies.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  4. (Ingelesez) «The Problem With Putting All the World's Code in GitHub» WIRED (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  5. (Ingelesez) «Build software better, together» GitHub (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  6. (Ingelesez) bfire. (2017-04-10). «Celebrating nine years of GitHub with an anniversary sale» The GitHub Blog (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  7. (Ingelesez) «Microsoft confirms it will acquire GitHub for $7.5 billion» VentureBeat 2018-06-04 (Noiz kontsultatua: 2018-09-29).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne