Giuseppe Conte (Volturara Appula, Foggiako probintzia; 1964ko abuztuaren 8) italiar legelari eta zuzenbideko irakaslea da.[1][2][3] Conte, Italiako Ministroen Kontseiluko Lehendakari izateko proposatu zuen 5 Izar Mugimenduko Luigi Di Maiok eta Ipar Ligako Matteo Salvinik. 2018ko maiatzaren 23an, Sergio Mattarella Italiako lehendakariak Conteri gobernua osatzeko ardura eman zion, honek ordea ez zuen bere helburua lortu.[4] Maiatzaren 28an, Mattarella lehendakariak gobernua osatzeko ardura eman zion Carlo Cottarelliri,[5] honek ordea, mandatuari uko egin zion handik hiru egunera, beraz, estatuko lehendakariak Conte berriz ere Ministroen Kontseiluko Lehendakari izendatu zuen. 2018ko ekainaren 1ean egin zuen karguaren zina.[6]
- ↑ (Frantsesez) «Giuseppe Conte: un CV de douze pages à la tête de l'Italie» L'Echo 2018-05-22 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ (Italieraz) «Totopremier: Giuseppe Conte, il giurista che vuole disboscare la giungla della Pubblica amministrazione» Repubblica.it 2018-05-14 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ (Italieraz) «Giuseppe Conte, legalità e semplificazione le sue parole d'ordine - Politica» ANSA.it 2018-05-20 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Giuseppe Conte fue nombrado primer ministro de Italia» Infobae (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ «El presidente italiano encarga formar Gobierno al economista Cottarelli» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Giuseppe Conte jurará este viernes como primer ministro de Italia: ya presentó a los miembros de su gabinete» Infobae (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).