Giuseppe Mazzini | |||
---|---|---|---|
1865eko azaroaren 18a - 1867ko otsailaren 13a Hautetsia: 9th Legislature of the Kingdom of Italy (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Genova, 1805eko ekainaren 22a | ||
Herrialdea | Italiako Erresuma Frantziako Lehen Inperioa | ||
Heriotza | Pisa, 1872ko martxoaren 10a (66 urte) | ||
Hobiratze lekua | Boschetto Irregolare (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: Pleuresia | ||
Familia | |||
Aita | Giacomo Mazzini | ||
Ama | Maria Drago | ||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Genovako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, filosofoa, idazlea, kazetaria, literatura-kritikaria eta iraultzailea | ||
Lantokia(k) | Italiako Erresuma | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Italia Gaztea | ||
Giuseppe Mazzini (Genova, Italia, 1805eko ekainaren 22a – Pisa, Italia, 1872ko martxoaren 10a), filosofoa eta italiar politikari abertzale eta iraultzaile errepublikazalea izan zen. Haren ideia eta jarduera politikoek eragin nabaria izan zuten Italiako Erreinuaren sorreran; Italiako hainbat auzitegitan ezarri zizkioten kondenen ondorioz, ordea, ihesean ibili behar izan zuen hil arte. Mazziniren teoriak oso garrantzitsuak izan ziren XIX. mendeko Europan estatu demokratiko eta errepublikanoen aldeko mugimenduetan. Giuseppe Garibaldi, Viktor Emanuel II.a Italiakoa eta Camillo Bensorekin batera, aberriaren aitatzat hartua da Italian.