Giza migrazio goiztiarrak kontinenteen arteko gizaki moderno eta arkaikoen lehen migrazio eta hedapeneideritze. Ustez, gutxi gorabehera duela bi milioi urte hasi ziren, Homo erectusaren Afrikatik kanpoko hedapen goiztiarrarekin. Hasierako migrazio hau bestelako gizaki arkaikoen migrazioa baino lehenago gertatu zen; hala nola, H. heidelbergensis, duela 500,000 urte inguru bizi zena eta, ustez, Denisovanoen, Neanderthalen eta gizaki modernoen arbasoa.[2]
Afrikan zehar, Homo sapiens bere espeziazio-denboraren inguruan hedatu zen, duela 300,000 urte inguru[3], 350,000–260,000 urteko tartean.[4][5] Arestiko Afrika-jatorriaren paradigmaren arabera, Afrika-kanpoko anatomikoki modernoa den gizakia duela 70,000–50,000 urte Ekialdeko Afrikatik migraturiko H. sapiensen populazio baten ondorengoa da, Asiako eta Ozeaniako kostaldetik migratuz hedatzen jarraitu zuena, duela 50,000 urte inguru. Europan zehar, era berean, duela 40,000 urte inguru hedatzen hasi zen gizaki modernoa.
Eurasiako Homo sapiens goiztiarraren fosilak Palestina eta Grezian aurkitu dira, duela 194,000–177,000 urtekoak eta duela 210,000 urtekoak, hurrenez hurren. Fosil hauek, ustez, Homo sapiens goiztiarraren huts egindako sakabanatze-prozesuak lirateke, seguruenik populazio Neanderthal lokalek ordezkaturikoak.[3][6][7][8][9]
Migratu zuten giza populazio modernoek zaharragoak ziren populazio lokalekin gurutzatzu zirela aski ezaguna da egun; hala, gaur egungo giza populazioak, zati batean bada ere –%10ekoa baino gutxiago, non baliorik altuenak Melanesian aurkitzen diren, eta baxuenak, Eurasia eta Afrikan–, giza arkaikoen eskualde-barietateen ondorengo dira.[10][11][12]
Azken Glaziazioaren Maximoaren ostean, Ipar Eurasiako populazioak Ameriketara migratu zuten duela 20,000 urte inguru, Ipar Eurasiako iparraldeeneko lurraldeak Holozenoaren hasierara arte –duela 12,000 urte inguru– populatua izan ez zen arren. Kanada Artikoa eta Groenlandia duela 4,000 urte izan zen giza hedaduraren helburu, Paleo-Eskimoak bertara ailegatu zirenean. Amaitzeko, Polinesia duela 2,000 urte inguru populatu zen ere, Austronesiarren hedapenaren azken fasean.
- ↑ (Ingelesez) López, Saioa; Van Dorp, Lucy; Hellenthal, Garrett. (2015-01). «Human Dispersal Out of Africa: A Lasting Debate» Evolutionary Bioinformatics 11s2: EBO.S33489. doi:10.4137/EBO.S33489. ISSN 1176-9343. PMID 27127403. PMC PMC4844272. (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
- ↑ History alive! : the ancient world.. Teachers' Curriculum Institute 2004 ISBN 1-58371-350-6. PMC 55896144. (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
- ↑ a b (Ingelesez) Harvati, Katerina; Röding, Carolin; Bosman, Abel M.; Karakostis, Fotios A.; Grün, Rainer; Stringer, Chris; Karkanas, Panagiotis; Thompson, Nicholas C. et al.. (2019-07). «Apidima Cave fossils provide earliest evidence of Homo sapiens in Eurasia» Nature 571 (7766): 500–504. doi:10.1038/s41586-019-1376-z. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
- ↑ (Ingelesez) Schlebusch, Carina M.; Malmström, Helena; Günther, Torsten; Sjödin, Per; Coutinho, Alexandra; Edlund, Hanna; Munters, Arielle R.; Vicente, Mário et al.. (2017-11-03). «Southern African ancient genomes estimate modern human divergence to 350,000 to 260,000 years ago» Science 358 (6363): 652–655. doi:10.1126/science.aao6266. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
- ↑ (Ingelesez) Stringer, Chris. (2012-05). «What makes a modern human» Nature 485 (7396): 33–35. doi:10.1038/485033a. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
- ↑ (Ingelesez) Callaway, Ewen. (2018-02). «Israeli fossils are the oldest modern humans ever found outside of Africa» Nature 554 (7690): 15–16. doi:10.1038/d41586-018-01261-5. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
- ↑ (Ingelesez) Zimmer, Carl. (2019-07-10). «A Skull Bone Discovered in Greece May Alter the Story of Human Prehistory» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
- ↑ (Ingelesez) «'Oldest remains' outside Africa reset human migration clock» phys.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
- ↑ (Ingelesez) Delson, Eric. (2019-07). «An early dispersal of modern humans from Africa to Greece» Nature 571 (7766): 487–488. doi:10.1038/d41586-019-02075-9. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
- ↑ (Ingelesez) Lohse, Konrad; Frantz, Laurent A F. (2014-04-01). «Neandertal Admixture in Eurasia Confirmed by Maximum-Likelihood Analysis of Three Genomes» Genetics 196 (4): 1241–1251. doi:10.1534/genetics.114.162396. ISSN 1943-2631. PMID 24532731. PMC PMC3982695. (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
- ↑ (Ingelesez) Reich, David; Green, Richard E.; Kircher, Martin; Krause, Johannes; Patterson, Nick; Durand, Eric Y.; Viola, Bence; Briggs, Adrian W. et al.. (2010-12). «Genetic history of an archaic hominin group from Denisova Cave in Siberia» Nature 468 (7327): 1053–1060. doi:10.1038/nature09710. ISSN 0028-0836. PMID 21179161. PMC PMC4306417. (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
- ↑ (Ingelesez) Hammer, M. F.; Woerner, A. E.; Mendez, F. L.; Watkins, J. C.; Wall, J. D.. (2011-09-13). «Genetic evidence for archaic admixture in Africa» Proceedings of the National Academy of Sciences 108 (37): 15123–15128. doi:10.1073/pnas.1109300108. ISSN 0027-8424. PMID 21896735. PMC PMC3174671. (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).