Menfis eta bere Nekropolia - Piramideen Eremua Gizatik Dahshurrera1![]() | |
![]() | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, iii, vi |
Erreferentzia | 86 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Estatu arabiarrak |
Izen ematea | 1979 (III. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Gizako nekropolia Gizako ordokian dagoen piramide eta hilobi multzoa da, Giza hiriaren mendebaldean, Egiptoko hiriburu den Kairotik hogei kilometro ingurura.
Piramide Handia eta Kefrenena Egiptoko piramideen artean handienak dira eta munduan eraiki diren egitura handienen artean daude[1]. Historian zehar Antzinako Egiptoren ikur izan dira Mendebaldearen imaginarioan[2]. Ospea hartu zuten garai helenistikoan, non Antipatro Sidongoak munduko zazpi mirarien artean sartu zuen Piramide Handia. Mirari zaharrena da eta egun zutik dirauen bakarra.
1979an, Menfisek bere nekropoli eta piramide zelaiekin (Giza, Abusir, Saqqara eta Dahshur) eratzen zuen multzoa, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Menfis eta bere Nekropolia - Piramideen eremua Gizatik Dahshurrera izenarekin. Mota kulturalekoa bezala katalogatuta dago, i, iii eta vi irizpideekin eta 86 identifikazio zenbakiarekin[3].