Soziologia |
Aspektu orokorrak |
---|
Alorrak edo gertuko alorrak |
Kriminologia · Demografia |
Kategoriak eta zerrendak |
Gizarte-kapitala gizabanakoek zein taldeek beren arteko harreman bereziaren eta beren arteko lankidetzaren ondorioz itxaro daitekeen onura kolektibo eta ekonomikoa da. Nahiz eta gizarte-jakintzen alor bakoitzak gizarte-kapitalaren alderdi ezberdinak azpimarratu, "gizarte-sareek balioa" izatearen inguruan bat egiten dute. Zulagailuak (kapital fisikoa) edo unibertsitateko hezkuntzak (kapital kulturala edo gizatiarra) ekoizkortasuna bizkortu dezaketen bezala, gizarteko harremanek ere gizabanakoen eta gizataldeen ekoizkortasunean eragiten dute ere.[1]