Gizarte-mugimendua edo mugimendu soziala hainbat kide elkartzeko asmoz sortutako talde antolatua da, xede edo eskakizun jakin batzuk aldarrikatzeko eta lortzeko helburua duena.[1] Normalean, gatazka sozial edo politiko baten inguruan sortutako talde informala da, norbanakoek edota antolakundeek osatutakoa. Gizarte mugimenduak helburu desberdinak izan ditzake, besteak beste erresistentzia edo gizarte aldaketa.