Gizarte-berdintasuna edo berdintasun soziala, gizarte humanistaren arloko aldarrikapen bat da, asmo batzuentzat utopikoa da. Gizarte berdintasuna lortu duen gizarte batean, gizarteko gizabanako guztiek eskubide berberak dituzte, askatasun berberak eta estatus bera. Berdintasun soziala lortuz gero, gizarteko gizabanako guztiek lortuko dituzte gizakiek lor ditzaketen, eskubide zibil guztiak, giza eskubideak, adierazpen-askatasuna, autonomia... Eta zenbait ondasun publiko eta gizarte-zerbitzu berdintasunez eskuratzeko aukera ere bai.
Gizarte-berdintasunak eskatzen du gizarte klasearen edo kastaren mugarik ez izatea, gizabanako guztiek, legez, eskubide berberak izatea, berdintasun lege horiek betetzea. Gizarte berdintasuna egonez gero, gizabanako baten nortasunaren zati batengatik ezin da egongo diskriminaziorik.[1] Esate baterako, gizarte-berdintasunaren aldekoek defendatuko dute pertsona guztien arteko berdintasuna. Gizarte-berdintasunaren aldekoek sinesten dute legearen aurrean, sexua, generoa, etnia, adina, sexu-orientazioa, jatorria, kasta edo klasea, diru-sarrerak edo propietateak, hizkuntza, erlijioa, sinesmenak, iritziak, osasuna edo ezgaitasuna edozein izanda ere ezin direla aitzakiatzat erabili inor baztertzeko, inor diskriminatzeko.[2][3]
Gizarte-berdintasun mota bat honako hau da:[4]