Gizarte zibila gizarteko elkarte eta erakunde boluntarioen eta sozialen multzoari deitzen zaio, gizarte ekintzailearen oinarri dena eta estatuaren eta enpresen egiturei kontrajarria dagoena[1].
Definizio honen barruan sartzen dira irabazi asmorik gabeko elkarteak eta gobernuz kanpoko elkarteak; elkarteak eta fundazioak.
Nahiz eta erakunde hauek ez duten zertan politikoak izan behar, partaide diren gizarteko politikan eragina izan ohi dute.