Glasgow Handia (ingelesez: Greater Glasgow, Eskoziako gaeleraz: Mór-Ghlaschú, eskozieraz: Greater Glesga) Eskozian dagoen metropoli eremu handiena da eta Erresuma Batuko bosgarrena eta Europar Batasuneko 32.a. 2001eko erroldaren arabera 1.199.629 biztanle ditu eta 368'5 km²-ko azalera. Ez du gobernu administratiborik, hirien kontzentrazio handia baino ez da, bakoitzak bere gobernua duelarik.