Glasgowko metroa

Metro-sarearen mapa.

Glasgowko metroa (ingelesez: Glasgow Subway), Eskoziako Glasgow hiriko garraiobide publikoa da. 1896ko abenduaren 14an zabaldu zen eta gaur egun metro-sareak linea bakarra eta 10,4 kilometro dauzka.

2008an 15 milioi bidaiarik erabili zuten. Astegunetan 40.000 pertsonek erabiltzen dute metroa egunero.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne