Glaziar-zirkua anfiteatro formako sakonune bat da, glaziar-higadurak horma menditsuetan edo haranen sorreran sortutakoa.[1] Glaziarraren metatze- edo elikatze-eremuari dagokio, non elur-masa konprimitua labainketaz mugitzen den eta, horrela, urraduraz, harkaitz-konkabitate zirkular edo erdizirkular bat eratzen den. Glaziarra desagertu denean, zirkua glaziar-aintzira batek edo gehiagok har dezakete.
Haran-glaziarren kasuan, glaziar-zirkua goi-ibarrean dago, glaziar-ibaiaren abiapuntuan. Zirkuek aulki edo anfiteatro itxura izan dezakete, eta hegal malkartsuak edo ia bertikalak dituzte, gailurrez inguratuta.