Glaziar harana glaziarren higaduraren eraginez U itxura hartu duen harana da[1].
Izotzak egindako haran hauek oso ohikoak dira Alpeetan, Himalaian, Mendi Harritsuetan, Eskoziako Lur Garaietan, Eskandinavian edo Kanadan. Haranaren barrenean glaziarraren urtutako urak sortutako ibai bat izan daiteke.