Gluoi | |
---|---|
Konposaketa | baliorik ez () |
Elkarreraginak | elkarreragin nuklear indartsu, grabitazio, elkarreragin nuklear indartsu eta elkarreragin nuklear indartsu |
Antipartikula | Gluoi |
Masa inbariantea | 0 eV/c² |
Partikula desegitea | baliorik ez (baliorik ez) |
Karga elektrikoa | 0 e |
Gluoia (izena ingelesezko glue hitzetik dator, eta «lekeda» esan nahi du; hori, era berean, latinezko glūten hitzetik dator, «itsatsi» esan nahi duen frantsesezko gluer hitzaren bidez) elkarreragin nuklear indartsuaren bosoi eramailea da, funtsezko lau elkarreraginetako bat. Ez du masarik, ezta karga elektrikorik ere, baina bai kolore karga, eta, ondorioz, elkarreragin indartsua igortzeaz gain jasan ere egiten du.
Gluoien existentzia proposatzen eta euren dinamika deskribatzen duen teoria kromodinamika kuantiko deritzo. Izenak "lekeda"ri (glue) erreferentzia egiten dio. Partikula hauek dira quarkak nukleoien barnean "elkartzen" dituztenak.