Gmina (ahoskera: [ˈɡmʲĩna] ) Poloniako lurralde banaketaren unitaterik txikiena da. 2010eko otsailean 2479 gmina zenbatu ziren. Hitz hau alemanezko gemeinde hitzetik dator, "komuna" edo "udalerria" esan nahi duena.
1972tik, ordurarte banaketa administratiborik txikiena zen gromada ordezkatu zuenean Poloniako banaketa administratiboaren oinarrizko unitatea izan da. Hiru gmina mota daude:
Zenbait landa gminek euren egoitza euren lurraldetik kanpoko herri batean dute. Esate baterako, Augustów landa gmina Augustów herriak administratzen du, hau, era berean, bere kabuz, hiri gmina bat delarik.