Gogoaren fenomenologia | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Georg Wilhelm Friedrich Hegel | |||
Argitaratze-data | 1807 | |||
Izenburua | Phänomenologie des Geistes eta System der Wissenschaft. Erster Theil, die Phänomenologie des Geistes | |||
Jatorrizko herrialdea | Alemania | |||
Ekoizpen lekua | Bamberg | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | filosofia eta saiakera | |||
Hizkuntza | alemana | |||
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko | |||
Argumentu nagusia | filosofia, Hegelianismoa, master–slave dialectic (en) , unhappy consciousness (en) eta absolute idealism (en) | |||
global.oup.com… | ||||
kronologia | ||||
|
Gogoaren fenomenologia (alemanez: Phänomenologie des Geistes) Hegel filosofo alemaniarrak 1807an idatzitako liburua da.
Hegelen lehen lan nagusia da eta ondoren osatuko zuen sistema filosofikoaren ataria dela esan daiteke.[1] Hegelen helburua, hasieran, bere jakintzaren (Wissenchaft) sistemari sarrera bat bakarrik egitea bazen ere azkenean lan oso bat bihurtu zen liburua.[2]
Liburuan gogoak edo espirituak (Geist) bere garapenean darabilen bidea azaltzen du Hegelek eta garapen horretan gogoak hartzen dituen tankera edo konfigurazio ezberdinak erakusten ditu. Kontzientziaren tankera oinarrizkoenetik hasi eta jakintza absolutura iritsi arte jarraitzen du. Hegelen pentsaeran gogoaren garapenean sortzen da dena. Horrela kultura garatzen den heinean kultura horren ezagutzaren maila ere garatuz doa eta dena gogoaren garapenaren arabera higitzen da. Prozesu hori da liburuan lantzen dena.[1] Beste modu batera esanda, Hegelek, kapituluz kapitulu, gizadiaren historia intelektual guztia erakutsi nahi du hori gogoak bere burua ezagutzeko garabide logiko gisa aurkeztuz.[3]