Historiaurreko aroak |
---|
Goi Paleolitoa Paleolitoko hirugarren eta azken garaia da Europa, Afrika eta Asiarako. Hasiera eta bukaera datak duela 35.000 eta 10.000 urte inguru kokatzen dira, azken glaziazioaren garaian. Erdi Paleolitoa du atzean, lehenago denbora lerroan, eta Mesolitoa aurrean, geroago denboran.
Goi Paleolitoaren ezaugarri nagusiak Europara gizaki modernoaren, homo sapiens delakoaren etorrera, lanabesak lantzeko teknika berrien agerpena (jaurtigailua, hezurrezko industria...) eta historiaurreko artearen leherketa (haitzuloetako marrazkiak garai honetan egin ziren) dira.
Gizaki modernoa Ekialde Hurbiletik etorri zen duela 35.000 urte inguru, behin-behineko klima beroketa aprobetxatuz. Neanderthalgo gizakiarekin batera bizi zen, harik eta duela 30.000 urte inguru neanderthalak desagertu ziren arte. Desagerpen horren zioak ez dira ezagutzen. Bi adarren arteko nahasketa garai honetan eman behar izan zen [1].