Goikolarra

Goikolarra
 Euskal Herria
Goikolarreko etxeak Iturritxu kaletik.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Geografia
Koordenatuak42°49′46″N 2°40′18″W / 42.82944°N 2.67167°W / 42.82944; -2.67167
Demografia
Biztanleria3.109 (2023)

Goikolarra[1] (lehen Aretxabaleta-Gardelegi zeritzona) Gasteizko auzo bat da, 2009. urtetik aurrera eratua. Aretxabaleta eta Gardelegi herriak kokaturik dauden lurretan dago, hiriaren hegoaldean. Auzoak itxura luzanga dauka, iparraldetik hegoaldera; iparraldean Aretxabaleta dago, eta hegoaldean Gardelegi. Auzoaren mendebaldean labore lurrak daude, eta ekialdean Olarizuko parkea. Iparraldean San Kristobal auzoarekin bat egiten du, eta hegoaldeko mugan Gasteiz mendietara doan errepidea eta Gardelegiko zabortegia ditu.

2000. urteko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Nagusian aurreikusi zen auzoa, eta urbanizazio-lanak 2009 eta 2010 artean egin ziren. Lehen etxebizitza-blokeak 2011. urtean hasi ziren altxatzen.

Aretxabaleta inguruan eraikitako lehen etxebizitza-blokeak; blokeen ezkerrean Aretxabaletako eliza ikus daiteke, eta eskuinean Adurtza auzoko etxeorratzak.
  1. Gasteizek auzo berria du: Goikolarra, Alea

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne