Going My Way (euskaraz Nire Bidea Jarraituz), 1944ko Leo McCarey estatubatuarrak zuzendutako drama-komedia film bat da. Bing Crosby, Barry Fitzgerald eta Risë Stevens aktoreek antzeztu zuten.
Zazpi Oscar Sari irabazi zituen: Film onenaren Oscar Saria (Paramount Pictures, ekoizlea: Leo McCarey), Zuzendari onenaren Oscar Saria (Leo McCarey), Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Bing Crosby ), Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Barry Fitzgerald), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Frank Butler eta Frank Cavett), Argumentu onenaren Oscar Saria (Leo McCarey), Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (abestia: "Swinging on a Star", musika: Jimmy Van Heusen eta mitzak: Johnny Burke).
Gainera beste hiru izendapen ere izan zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Barry Fitzgerald), Argazkigintza onenaren Oscar Saria - Zuri-beltza (Lionel Lindon) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Leroy Stone).
The Bells of St. Mary's (1945) jarraipena izan zuen.