Zenbakien teorian Goldbachen aierua matematikako problema ireki eta aieru antzinakoenetako bat da. Batzuetan, zientzia honen historian problemarik zailenentzat hartzen da. Honakoa da bere formulazioa:
« | "2 baino handiagoa den zenbaki bikoiti oro bi zenbaki lehenen arteko batuketa bezala idatz daiteke. Christian Goldbach (1742) | » |
Zenbaki lehen bera bi aldiz erabil daitekeela ere aipatu behar da.
Adibidez: 4 = 2+2, 6 = 3+3, 8 = 3+5, 10 = 3+7, 12 = 5+7, 14 = 3+11