Gomerako txistua, Gomera uharteko txistukatutako hizkuntza (Kanariar Uharteak)1![]() | |
![]() Gizon bat txistu egiten | |
Mota | Kultura Ondare Immateriala |
Erreferentzia | 00172 |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 2009 (XXXIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Gomerako txistua (gaztelaniaz: silbo gomero) txistukatutako hizkuntza da, Gomerako sakanetan elkarrekin harremanetan jartzeko erabilia[1]. Guantxeek sortua, uhartediko beste lekuetan galdu zen. XVI. mendean, Kanariar Uharteetako konkista eta gero, azken guantxeek txistua gaztelaniara moldatu zuten. 2009an UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendatu zuen[2].