Google Translate

Google Translate
URL helbidea translate.google.com
Komertziala?Bai
Webgune mota Estatistikan oinarritako itzulpen automatikoa
Erabiltzailea erregistratzeaAukerakoa
Hizkuntza(k)90+ hizkuntza
Jabea Google
EgileaGoogle
Argitalpen data2006ean; duela 12 urte (makina erregeletan oinarritutako itzulpena bezala)
2007ko Urrian; duela 11 urte (estatistikan oinarritutako itzulpen automatikoa bezala)
EgoeraEskuragarri

Google Translate (ingelesez, "Google itzultzailea") itzultzaile eleanitz automatikoa da, Googlek garatu eta eskaintzen duena, testuak, ahotsa, irudiak edo bideoak denbora errealean itzultzeko. Web interfazeaz gain, iOS eta Androiderako interfaze mugikorrak eskaintzen ditu, baita API bat ere, garatzaileei web nabigatzaileentzako gehigarriak, aplikazioak eta beste software batzuk garatzeko aukera ematen diotena. Google-ko itzultzaileak 103 hizkuntza maila ezberdinetan itzultzeko kapazitatea du, zerbitzu hau guztiz dohainekoa da eta egunero 200 milioi pertsonek erabiltzen dute.[1]

2016ra arte Google-k estatistikan oinarritutako itzultzaileak erabili zituen, baina 2016ko azarotik itzulpen automatiko neuronalean oinarritutako dagoen bertsio berri bat ezarri zuen; hasieran hizkuntza gutxi batzuetarako, baina geroago papurka hzkuntza gehagotara zabal tzen ari da sistema neuronala. Itzultzaile automatiko horri dinamikoki hobetzeko aukera emateko intentzioarekin. Erabiltzaileen kontsultekin eta denborarekin sistema ikasten doa, eta horrela bere itzulpenen kalitatea hobetzea lortzen du.

2016ko abendutik, testuen dohaineko itzulpena 5000 karakteretara mugatu da, nahiz eta web-guneena inongo mugarik ez duen.[2]

  1. (Ingelesez) «Google Translate now serves 200 million people daily» CNET 2013-05-18 (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  2. (Frantsesez) Google limite son outil de traduction gratuit au profit de Cloud Translation, payant. (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne