Gorputz finitu

Matematikan, gorputz finitua edo Galoisen gorputza elementu kopuru finitua duen gorputza da. Gorputz bat multzo bat da zeinetan bi eragiketa definituta ditugun, batuketa eta biderketa deritzegunak. Gorputza izateko eragiketek baldintza batzuk bete behar dituzte. Gorputz finituak, beraz, gorputzen kasu berezi bat dira zeinetan elementu kopurua finitua den.

Gorputz finitu baten ordena bere elementu kopurua da. Hau beti p zenbaki lehen bat edo p zenbaki lehenaren berretura bat da. Gainera, edozein zenbaki lehenetarako eta beraien berreturetarako, beti existitzen da ordena hori duen gorputz finitu bat. Bestalde, ordena bereko bi gorputz finitu beti isomorfoak dira.

Gorputz finituak funtsezkoak dira matematikaren eta informatikaren hainbat arlotan, besteak beste, zenbakien teorian, geometria aljebraikoan, Galoisen teorian, geometria finituan, kriptografian eta kodifikazioaren teorian.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne