Goryeo 고려 | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
918 – 1392 | |||||||||||
Monarkia | |||||||||||
| |||||||||||
![]() | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Kaesong | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | Erdi Aroko koreera | ||||||||||
Erlijioa | Budismo | ||||||||||
Historia | |||||||||||
|
Goryeo edo Koryo (918-1392) (Hangul: 고려; Hanja: 高麗國) Koreako dinastia izan zen; 918an, Wang Geon erregeak (Taejo erregea izenez ere ezaguna) —Gung Ye (궁예) Sillako printze errebelde bat zerbitzatu zuen jenerala— sortu zuen. Gung Ye kanporatu ostean, Wang Geonek, 936an, Hiru Erresuma berantiarrak bateratu zituen. Wang Geonen ondorengoek Goryeon gobernatu zuten 1392. urte arte, Joseon dinastiaren sortzaileak eroarazi zituen arte. Goryeok bere mugak zabaldu zituen gaur egungo Wonsanera, ipar-ekialdean (936-943), Amnok ibairaino 993an, azkenean Koreako penintsula ia osoa hartuz.
Wang Geonek, bere jaioterria, Song-do (송도), Seuletik 60,5 km ipar-mendebaldera, erreinuko hiriburu gisa ezarri zuen, eta Mantxuriako Goguryeon galdutako lurraldea berreskuratzeko politika iragarri zuen. Horregatik, bere erreinuari, Goryeo izena jarri zion, eta hortik datorkio gaur egungo Korea izena.
Hasieratik, Goryeoko errege-gorteak budismoa hartu zuen estatuko erlijio ofizialtzat, jendartea Koreako penintsulan zehar batzeko. Budismoak distira handia lortu zuen, eta tenpluen eraikuntza eta Budaren irudien tailla suspertu zituen, eta pintura horiek maisulantzat hartu ziren, bai Korean, bai Asia inguruan ere garai berean, bere kolore distiratsuei, forma dotoreei, grafiko argitsuei eta erlijio-sinboloei esker[1]. Hala ere, tenpluek eta monjeek gehiegizko boterea hartu zuten, eta, erreinuaren azken urteetan, funtzionario jakintsuen eta gudarien arteko liskarrek herrialdea ahuldu zuten. Mongolen erasoek, 1231n hasitakoak, ia mende bat beranduago bukatu ziren, Goryeoko okupazioarekin.