G-ren balioa | Unitateak |
---|---|
6,67430(15)×10 −11 | N m2 kg−2 |
6,67430(15)×10 −8 | dyn cm2 g−2 |
4,3009172706(3)×10 −3 | pc M⊙−1 km2 s−2 |
Grabitazio-konstantea (grabitazio-konstante unibertsala, Newtonen konstantea edo Cavendishen grabitazio-konstantea),[a] G letra larriz adierazten dena, grabitazio-efektuen kalkuluan parte hartzen duen konstante fisiko enpiriko bat da. Hau da, Isaac Newtonen grabitazio unibertsalaren legean eta Albert Einsteinen erlatibitate orokorraren teorian ageri da.
Newtonen legean, G konstanteak bi gorputzen arteko grabitate-indarra haien masekin eta haien arteko distantziarekin erlazionatzen ditu. Zehazki, indarraren eta masen biderketaren eta distantziaren karratuaren alderantzizkoaren arteko proportzionaltasun-konstantea da. Einsteinen eremu-ekuazioetan, espazio-denboraren geometriaren eta energia-momentu tentsorearen (esfortzu-energia tentsorea ere deitzen zaio) arteko erlazioa kuantifikatzen du.
Konstantearen neurtutako balioa ziurtasunez ezagutzen da lau zifra esanguratsutan. SIko unitateetan, bere balioa 6,67430(15)×10 −11 N m2 kg−2 ingurukoa da.
Konstante honen notazioa, G, 1890eko hamarkadan sartu zuen C. V. Boysek. Bestalde, aipatu behar da Cavendishi egozten zaiola konstantearen lehen neurketa zehatza, 1798an. Esperimentu hartan, %1 inguruko zehaztasuna lortu zuen.[b]
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/>
tag was found